XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

garapen etapa guztietako umeek barnerakoitasun eta garapenaren aurreneko etapetarako itzuliarekin erreakzionatzen dute min iraunkorraren aurrean.

ONDORIOAK: Mina fenomeno konplexu bat da, eta gizakiak azaltzen duen minaren kantitatean faktore psikosozialek ehun-minaren beste hartzen dute parte.

Prozedura bakoitzari minaren kantitate egoki bat baimentzea da egungo medikuntzaren huts edo porrot nagusia, sentipen berdina hartzen dugu gure gain gizaki guztietan eta ez ditugu kontuan hartzen faktore psikosozialak minaren sorreran.

Arazo hau nabariagoa da umetan, umeak ezin baitu edo ez baitu nahi mina deskribatu, eta iruditzen zaigu inmunea dela minarentzat.

Umeekin diharduenak jakin behar du sarritan haiek ez dutela ondo azaltzen mina eta ahal duena egin behar du, susmorik dagoenan, mina identifikatzeko.

Horretarako, oso interesgarriak dira portaera behatzea, ohar psikologikoak eta gurasoen kontaera.

Ingresoetan ezinbestekoa da ahal den gutxien aldentzea umea bere gurasoengandik.

Gaixotasun edota pairamenduaren adierazpen esanguratsuena den sintoma, hau (mina), umeari dagokionean sintoma nagusia bihurtzen da, bakarra ez denean.

Baina haurtzaroan minak duen garrantzi diagnostikoa handia izan arren, bere kausaren tratamendua ez dagokio sintomarenari, azken hau oharkabean gertatzen baita sarritan.

Umearen minaren azpibalorazio hau garrantzizkoagoa da Lehen Mailako Asistentzian, zeinean profesionalak ez duen, sarritan, diagnostikorako probak egiteko posibilitate handirik, edo saiakuntzarik arlo honetan, edo kontsultatzeko literaturarik.

Analgesiaren eskasia honetan garrantzi handienetarikoa izan duen faktorea izan da pentsamentu hau: umeak ezin zuela mina sentitu berari zegokion intentsitatean.

Teoria honen aurka frogatuta dauden argudioen arteko batzuk 2. Taula. Umearen mina arintzeko justifikazioa.

Taulan ikus ditzakegu.

Sail honetan, saiatuko gara aztertzen umearen minaren tratamendua ikusmira famakologikoaren aldetik, eta medikuntza tradizional edo konbentzional egun deitzen denaren barnean.

3. Taulan, ikus dezakegu zein gaixotasun eta kasuetan erabili ditzakegun analgesikoak lehen mailako asistentzian.

- Jaiotzetik min-pertzepzioaren sistemaren osotasuna.

- Beherako bide inhibitzaileen ezosotasuna.

- Minaren neurotrasmisoreen existentzia.

- Barne sistema opiazeo gutxitua.

- Helduak baino tolerantzia gutxiago minaren aurrean.

- Sentiberatasun osagarriaren gutxitzea.